2009an jarri zuen martxan zerbitzua udalak, hiriguneko zerbitzuako baserri inguruetara hurbiltzeko helburuagaz. Norberaren ibilgailua "modu arrazional" baten erabiltzea sustatzea du helburu zerbitzuak. Honako telefono zenbakira deitu daiteke zerbitzua eskatzeko: 688 618 690.
2020an 177 txartel banatu zituen udalak zerbitzua erabiltzeko interesa izan zuten herritarren artean. Guztira, 1.516 bidai egin ziren taxi-auzune zerbitzuaren barruan; hilero, 138 bidai, batazbeste. Abuztuan ez da zerbitzurik eskaintzen.