Desagertuta zegoen 87 urteko gizona hilik aurkitu dute Iurretako San Marko auzoan

Jone Guenetxea 2020ko abe. 19a, 13:43

Bila zebiltzan boluntarioek aurkitu dute gizona, 10:00 inguruan, Iurretan.

Joan zen zapatutik desagertuta zegoen gizonaren bila aritu dira aste guztian. Hasieran, Durango, Iurreta eta Abadiñoko Traña-Matiena inguruetan ibili ziren. Desagertutako gizonaren mugikorrak emandako datuen arabera, larrialdi zerbitzuak eremu zabal bat aztertzen aritu dira: Euba, Iurretako zati handi bat Orozketa auzoa barne eta Durango. 

Erreskate taldean 32 lagunek jardun dute lanean. 22 inguru DYAko eta Gurutze Gorriko boluntarioak izan dira. Elorrioko txakurren erreskate taldea ere bertan izan da lanean. Horrez gainera, Ertzaintzako mendiko erreskate taldea eta helikopteroa ere aritu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!