Iurretako garagardo dastaketan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik

Ekaitz Herrera 2020ko abe. 8a, 10:31

Zapatuan Iurretako IV. garagardo azoka ospatuko da online. Dastaketan izena emateko epea atzo zarratu zen arren, oraindik posible da dastaketan inskribatzea.

Asteburu honetan Iurretako garagardo azokaren laugarren edizioa ospatuko da. Zapatuan garagardo dastaketa egingo dute, online. Aurtengo edizioan, Garai Brewing Company, Laugar eta Saltus Brewin Koop. garagardo etxeen garagardoak probatzeko aukera egongo da.

Izena ematen duten herritarrei garagardo kaxa bat helaraziko zaie etxera. 9 garagardo egongo dira, eta horietako sei dastatuko dituzte. Dastaketa egiteko hitzordua ailegatzen denean, email baten bidez konexioa egin beharko da eta gida baten laguntzagaz zerbezak probatzeari ekingo diote. Solasaldiak eta DJ saioak tartekatuko dituzte dastaketan. Izena emateko 627842079 telefonora deitu edo datzi beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!