Arlo sozialera bideratutako diru-poltsa %17 igoko du Iurretak 2021ean

Anboto 2020ko abe. 3a, 11:30

Gaur egungo osasun-krisiari egokitutako udal aurrekontu "zuhurra" onartu du Iurretako udalbatzak gaur goizean. Udalak 5,554 milioi euro izango ditu 2021ean; aurtengoagaz alderatuta, %6 jaitsiko da aurrekontua. Arlo sozialera bideratutako diru-poltsa %17 igoko da.

Gaur egungo osasun-krisiari egokitutako udal aurrekontu "zuhurra" onartu du Iurretako udalbatzak gaur goizean. Udalak 5,554 milioi euro izango ditu 2021ean; aurtengoagaz alderatuta, %6 jaitsiko da aurrekontua. Inbertsioen atalean igarriko da gehien: aurten, 850.000 euro izan dituzte inbertsiotarako; 2021era begira, aldiz, 350.000 euro lotu dituzte (%43 gutxiago).  Bestalde, osasun krisiak eragindako egoera sozial eta ekonomikoei erantzun ahal izateko, arlo sozialean %17 igoko dute diru-poltsa datorren urtean.

Inbertsioen ataldari dagokionez, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) garatzera, Maiztegin eta Etxegon hobekuntzak egitera eta aurrekontu parte hartzaileetara bideratuko da diru gehien. Eta, azpiegitura eta eraikinen mantenimendura.  "Horrek ez du esan gura inbertsio gehiagorik ez denik egingo. Urtean zehar sortutako premien arabera eta lehentasunak aztertuz, aurtengo soberakinetik hartutako diruagaz joango gara inbertsoak egiten", azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Kultur eta agenda soziala mantenduko direla gaineratu du alkateak, eta tokiko-merkataritzarako laguntzak bikoiztu direla. 

EH Bilduk eta PSE-EEk egindako ekarpenak batuta, udal kontuan "hobetu" diren arre, abstenitu egin da EH Bildu. Gazteei eta nagusiei zuzendutako hainbat mantentzea eskatu du koalizioak. Liher Aiartzaguena EH Bilduko zinegotziak eskatu dio Gobernu Taldeari inbertsioak zehazterako orduan koalizioa kontutan hartzea.

PSE-EE taldea ez da udalbatzarrean egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!