Iurretan kultur Etxetik eskola eremurainoko oinezkoendako ibilbide irisgarria egingo dute

Anboto 2020ko aza. 24a, 11:53

Iurretako Udalak proiektua esleitu berri du eta datorren abenduaren 9an hasiko dira lanak. Martxoaren amaieran obrak amaituta egotea aurreikusi dute. Guztira, 147.400 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Oinezkoentzako bide irisgarri bat egitea aurreikusten du proiektuak. Ibarretxe kultur etxetik eskola eremura iristeko dauden eskaileren paretik abiatuko da 133 metro inguruko arrapala berria, eta sigi-sagan joango da Haurreskolaraino. Irisgarritasuna bermatzeko ibilbide horrek %6 malda izango du. Zuhaiztiak eta eserlekuak jarri nahi dira ibilbidean.

Proiektua atzeratu egin da COVID-19ren pandemiaren ondorioz, Iñaki Totorikaguena alkateak
adierazi duenez: "Nahi baino denbora gehiago behar izan dugu guretzat oso garrantzitsua den
proiektu baterako, besteak beste, osasun-krisiagatik. Baina, azkenean, datorren urteko
udaberrirako eremu berria inauguratzea espero dugu. Obra garrantzitsua izango da, horrela
oinezkoentzako sarbide zuzena eta irisgarria bermatzen baitugu", azaldu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!