Iurretako idazkariak Iñaki Totorikaguena alkatea eta udaletxeko kontu-hartzailea salatu zituen duela egun batzuk. Ustezko "prebarikazioa" egotzita eta idazkariari berari eragindako "lan-jazarpena" egotzita salatu zuen Totorikaguena. Kontu-hartzailea, berriz, udaletxeko beste lankide bati egindako ustezko "lan-jazarpena" dela eta salatu zuen.
Auzia Durangoko epaitegiko epaile baten eskuetan dago.