Bestalde, udal arduradunek jakin eragin dute, udalaren wengunean atal berri bat sortu dutela, airearen kalitateari buruzko informazio eguneratuarekin, Durangoko Zabalarrako geltokiarekin lotura eginez. "Helburua da webguneko atal hau informazio gehiagorekin osatzea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzarekin lankidetzan", azaldu dutenez.
Udal arduradunek ohar batean azaldu dutenez, "airearen kalitatearen ebaluazioa giroko airean dauden kutsatzaileen kontzentrazioak balioesteko prozesua da, dauden balioen edo erreferentzien arabera". Gaineratu dutenez, "ebaluazio hori bat dator Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/50/EE Zuzentarauarekin. Zuzentarau hori giroko airearen kalitateari eta Europako atmosfera garbiago bati buruzkoa da, eta airearen kalitatea hobetzeari buruzko urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretuaren bidez ekarri zen Espainiako ordenamendu juridikora". Informazioa hemen.
Bestalde, Iurretako Udalak laguntza osoa eskaini dio Ingurumen Sailburuordetzari emisioak zuzentzeko ekintza-planean. Hurrengo fasea azaroan egingo dela azaldu dute, "laborategi mugikor batekin bentzeno-mailak neurtuz, eta ingurumen-agintariek hartu beharreko beste edozein neurri hartuz".
Udal arduradunen berbetan, "udala lanean ari da airearen kalitatea eta iurretarren ongizatea hobetzeko, eta, horretarako, hainbat jarduera egiten ari da egoerari buruz ahalik eta informazio gehien izateko eta herritarrei helarazteko".