Iurretan gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzetara 9.000 euro bideratuko ditu udalak

Anboto 2020ko aza. 11a, 16:20

Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek aukera dute etxebitza alokatzeko diru-laguntza eskatzeko. Azaroaren 16tik abenduaren 15era bitartean egin daiteke eskaria.

.Diru-laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hileko alokairuaren prezioaren %50ekoa izango da, komunitateko eta etxebizitzaren eranskinetako gastuak kenduta. Eta, gehienez, hilabete bakoitzeko 250 euroko diru-laguntza lortuko dute baldintzak betetzen dituzten gazteek. Alokatutako etxebizitza Iurretan egongo da.

Gazteei euren ematzipazio prozesuan "babesa ematea" da diru-laguntza hauen helburua. Era berean, Iurretan, etxebizitza eskuratzeko aukera eskaintzea gazteei. 2020rako deialdi honetarako 9.000 euroko diru-poltsa lotu du udalak. Iaz, hiru diru-laguntza onartu ziren; bataz bestean, bakoitzak 3.000 euroko laguntza izan zuen.

Diru-laguntza lortzeko oinarriak Herritarren Arretarako Zerbitzua eskuratu daitezke, edota www.iurreta.eus webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!