Jendetza bildu da Iurretan ostalariak babesteko egin den elkarretaratzean

Anboto 2020ko aza. 7a, 18:13

“Ez gara arazoa, ez gara birusa”, aldarrikatu dute Iurretako ostalariek protestan. Dozenaka herritarrek euren babesa agertu diete, eta hainbat dendari ere batu dira deialdira.

Ostalaritza ixteko agindu duen dekretuak sektorea “kriminalizatzen” duela salatzeko mobilizazioak egin dira gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Durangaldean, Iurretan eta Zaldibarren egin dira. Ostalariek beraien jatetxe eta tabernak seguruak direla aldarrikatu dute. Mobilizazioa amaitzeko, txalo zaparrada eskaini diete herritarrek ostalariei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!