Abuztuan hasi eta urrira bitartean gauzatu dituzte hiru obrak, eta, guztira, 52. 300 euroko inbertsioa egin du Iurretako Udalak. Otsailean proposamenak jaso eta bideragarritasun teknikoa aztertu zen, eta, ondoren, parte hartzeko bigarren fasea ireki zen interesgarrienak ziren proiektuak hautatzeko. Aurrekontuen parte-hartze prozesuko proiektuak aukeratzeko bozketa ekainaren 1etik 14ra egin zen, eta iurretarrek 2020rako lehentasunezko proiektuak aukeratzeko aukera izan zuten.
Iurretarrek online parte hartu ahal izan zuten sare sozialen eta udalaren webgunearen bidez. Aurrez aurre bozkatzeko aukera ere izan zuten, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan jarritako postontzian, prozesuan parte hartu duten hainbat dendatako hautestontzietan eta ekainaren 4an instalatu zen informazio-karpan. Parte hartzeko epea amaitu ondoren, 133 galdetegi jaso ziren guztira.