Domusantu eguna dela eta, kutsatzeak saihesteko hainbat gomendio eman ditu Iurretako Udalak

Anboto 2020ko urr. 26a, 11:00

Hilerria egunero 10: 00etatik 18: 00etara irekita dagoela kontuan hartuta, egun berean ez joatea gomendatu du, pilaketak saihesteko, eta, beste pertsona batzuekin metro biko distantzia uztea. Koronabirusaren sintomak izanez gero ez joatea eskatu dute.

Gel hidroalkoholikoa erabiltzea eta, uneoro, maskara jarrita izatea eskatu dute udal arduradunek. Era berean, hilerrian "ezinbesteko denboran" baino ez egotea gomendatu dute eta beste pertsona batzuekin ez berba egitea. 

Elkarrekin bizi ez diren pertsonek panteoi berean ezin dutela bat egin gogoratu dute Iurretako Udaletik, eta,  seinaleztatutako sarrera eta irteera eta zirkulazio-ibilbideak errespetatzea eskatu dute. Txorrotek ez dute urik izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!