Iurretan zerga eta tasak bere horretan uztea proposatu du EAJk

Anboto 2020ko urr. 23a, 10:54

Datorren urteko zerga eta tasak bere horretan uztea proposatu du Iurretako udal gobernu taldeak, "pandemiaren ondorioz bizi den egoera kontuan hartuta". Ohar batean argitu dutenez, "gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioak arintzen laguntzea nahi da".

Osagun Batzordean proposatu du 2021eko zerga eta tasak bere horretan uztea Oskar Koka batzordeburuak. IñakiTotorikaguena alkateak azaldu duenez, "diru-bilketak behera egin du eta egoerari egokitutako aurrekontua lotu beharko dugu 2021rako, baina jaitsiera hori ez diegu herritarrei bizkarreratuko". Diotenez, pandemia hasi zenetik hartutako neurriei eta datozen hileotan bideratuko diren laguntzei gehituko zaie hartutako erabakia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!