"Durangaldeak bizi duen osasun egoera larri honen aurrean zentzuz jokatzea erabaki dugu", adierazi dute Iurretako jai batzordeko kideek. Jai batzordetik azaldu dutenez, lanean jarraituko dute kultur ekintzak eta kontzertuak antolatzen, "kultura segurua" dela babesteko.