"Belaunaldi gazteak auzolanean ikusteak emozionatu egiten nau. Biba zuek!"

Jone Guenetxea 2020ko urr. 10a, 18:39

'Jantzari' dokumentalaren aurkezpenaren ondoren ANBOTOk kaleratutako esker oneko testua.

Eskerrik asko. Ez dugu beste berbarik atzo Iurretan bizi izan genuena eskertzeko. ‘Jantzari’ dokumentalaren aurkezpenean sentitu genuena zoragarria izan zen. Udazkenerako kultur egitaraua prestatu dute Iurretan, eta programazioan lehenengoak ginen. Kultura segurua da, ez izan zalantzarik. Baina, segurua da hainbat herritar kultur ekitaldiak berme guztiekin antolatzeko prest daudelako. Gazte asko txaleko horiekin ikusi nituen antolakuntzan. Belaunaldi gazteak auzolanean ikusteak emozionatu egiten nau. Biba zuek! Era berean, gure eskerrik beroenak parte-hartzaileei, babesleei, ikus-entzuleei eta atzo bertaratu zineten guztioi. Kolosala izan zen.

Jone Guenetxea

ANBOTOko zuzendaria

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!