Urriaren 9an Jantzari dokumentala eskainiko dute. 10ean bertso saioa egongo da eta ekitaldiek segida izango dute hurrengo asteburuetan. Urriaren 18an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak egongo dira. Urriaren 30ean Ekuru taldeak kontzertua eskainiko du. Ekitaldietara joateko, gonbidapena eskuratu beharko da. Jai Batzordeak hurrengo egunetan emango ditu gonbidapenak lortzeko xehetasunak. Ekitaldi gehiago ere egongo direla aurreratu du.