Iurretan 1.700 bonu saldu dira merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko

Aitziber Basauri 2020ko urr. 5a, 11:42

Iurretako Udalak 2.000 bonu kaleratu ditu eta horietatik 1.700 bonu saldu dituzte; merkataritzan erabiltzeko bonuak agortu egin dira.

Iurretako Udalak Durangaldeko Dendak Bai merkataritza elkarteagaz elkarlanean jarri zuen martxan bonu-kanpaina, COVID-19 birusak tokiko merkataritza- eta ostalaritzan eragin dituen kalteak arintzeko. Horretarako 20.000 euroko inbertsioa egin du udalak. Uztailean, herriko enpresa txiki eta ertainei, eta, autonomoei laguntzeko beste 75.000 euro bideratu zituen udalak.

Kanpainagaz bat egin dute  herriko 17 dendak eta bost ostalaritza-establezimenduk. Bonuajk establezimendu horietan trukatu daitezke datorren azaroaren 30era bitartean.

Kontsumoa sustatzen jarraitzeko kanpaina berri bat jarri gura du martxan bonu-kanpaina hau amaitu ondoren. Horretarako beste 8.000 euro inbertitzea aurreikusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!