Iurretako Udalak nabarmendu du herritarrek "arduraz" jokatu dutela ez-jaietan

Aitziber Basauri 2020ko urr. 1a, 09:11

Aurten ez dute San Migel Eguna ospatu Iurretan. Ez behintzat merezi duen eran. Dantzariek ez dute plazara irten, ohiko legez. Agintariek ez dute Montoitik plazarainoko kalejira egin. Ez da jai girorik izan. Dena dela, iurretarrek gogoan izan dute herriko jai handia. Eta dantzariek entseatzen jarraitu dute, egoera hobetzen denerako, azken entseguko arropak eta musukoa soinean dituztela.

Udalak "arduraz" jokatzera dei egin zien herritarrei, eta "pozik" daude izandako erantzunagaz. "Arduraz jokatu dugu denok", nabarmendu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!