Iurretako Udalak premiazko bilera eskatu dio Ingurumen Sailari

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 28a, 12:46

Tecnaliaren ikerketan "atzemandako piko altuenak aztertzeko eta neurri egokiak hartzeko" eskaria egin dio.

Iñaki Totorikaguena Sarrionandia alkateak adierazi duenez, "prozesu jarraitua da, eta kontrol eta ikuskaritza-prozesuak etengabe berrebaluatu behar dira". Ingurumen Sailari eskatu dio "ildo horretan lanean jarraitzeko". Iurretako Udalak bere "laguntza osoa" berretsi du azterlanean ageri direnak identifikatzeko eta horiek ezabatzeko neurri egokiak aztertzeko". 

Durangoko Udalari zeharka egin diote erreferentzia. "Prentsako titularren eta argazkien momentua" barik, "adituek eta teknikariek azterlana aztertzeko eta alderatzeko unea" dela esan du Iurretako Udalak, . Zentzu horretan, gardentasunaren eta erantzunkizunaren alde lan egiten jarraituko duela gaineratu du, "interes partikular eta alderdikoietatik" urrunduta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!