Aurten Iurretan ez da San Migel jairik egongo

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 16a, 20:57

Iurretako Udalak bando baten bitartez herritarrei jakitera eman die aurten ez dela San Migel jairik ospatuko. Eta bertan adierazi dute herritarrengan "konfiantza osoa" daukatela eta badakitela "zentzuz" jokatuko dutela.  

"Jaien gainetik, denon osasuna dago eta arduraz jokatu behar dugu", adierazi dute oharrean Iurretako Udala osatzen duten hiru alderdi politikoek.

Horrez gain, herritarrei ondorengo mezuak helarazi dizkiete: 1. "Iurretarrok kontuan hartu aurten ez dugula jairik ospatzen; ez ditzagun jaia egitera edo jende pilaketak egotera bultzatu ahal dituzten ekintzak izan. 2. Beste herri batean bizi zaretenoi gure herrira festa egitera ez etortzeko eskatzen dizuegu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!