Gurutze Frades hirugarren Santanderreko triatloian

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 14a, 17:09

Triatletek 1.600 metro egin behar izan zituzten igeri, 36 kilometro bizikletarekin eta 10,6 kilometro korrika. 

Domekan Santanderren (Kantabria) jokatutako triatloian Gurutze Frades iurretarrak hirugarren postua lortu zuen. Lehenengo helmugaratzen Sara Perez izan zen. Bigarren postua Anneke Forrestentzat izan zen eta hirugarrena iurretarrarentzat. Fradesek sare sozialetan azaldu duenez, "pozik" dago berriro ere lehiara itzuli direlako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!