Iurretan Euskaldunberri plazako kirol gunea indartu dute, aurrekontu parte-hartzaileetan jasotakoa jarraituz

Anboto 2020ko abu. 14a, 13:18

Zorione Fundazuri jarduneko alkateak jakitera eman duenez, "herritarrek orain beste kirol modalitate batzuk egin ditzakete modu eskuragarriago eta hurbilagoan".

Ekainean zehar garatutako prozesuan proiektu hau jaso zen 5.000 euroko aurrekontuarekin. Gainontzeko proiektuak Maspe kaletik Bidebarrietara gasolindegitik pasatzeko irisgarritasuna hobetzea eta Zubiaurre 2-an espaloia eta hondakinak biltzeko gunea berritzea izan ziren. Guztira 52.300 euro bideratuko dira proiektu hauek egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!