Iurretako Kofradia Eguna bertan behera uztea erabaki dute

Anboto 2020ko abu. 2a, 18:45

Koronabirusaren eraginez iraileko bigarren domekan ez dute ospakizuna antolatuko Laixiarren. 

Iurretako kofradiek antolatzen duten urteroko ospakizuna bertan behera uztea erabaki dute. Iraileko bigarren domekan Laixiarren antolatzen dute Iurretako kofradien Eguna. Koronabirusaren eraginez erabaki hori hartzea erabaki dute.

Urteko kontuak argitzeko elkartzen dira herriko sei kofradiak (San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Orozketa eta Iurreta) iraileko bigarren domekan. Jai giroan ospatzen dute egun hori Laixiarren. Aurten, ezingo dute egun hori ospatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!