Mercadona Durangaldean bere lehenengo merkatalgunea zabaltzeko pausoak ematen ari da. Supermerkatu kateak ANBOTOri jakinarazi dionez, lizentzia behin eskatuta, Ura Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura Saileko baimenen zain daude. Proiektua Ertzille inguruan garatzeko asmoa dute, beste hainbat merkatalguneren inguruan. Administrazioen aldetik jaso beharreko lizentzia eta baimenen fase honetan, momentuz ez dute obrak hasteko data zehatzik.