Jaime Urigoitia omendu dute Orozketan jesuitek urteotan auzoan egindako lana eskertzeko

Jone Guenetxea 2020ko uzt. 10a, 10:30

Durangoko Jesuitak Bilbora joateak hainbat aldaketa eragin ditu eskualdean. Iurretako Orozketa auzoan, esate baterako, domeketan eskolan egiten zen meza bertan behera geratu da.

70eko hamarkadan Jesus Arizaga auzoko abadea hil zenean Jesuitek euren burua eskaini zuten auzoan domeketako meza emateko. “Auzoan jende nagusi asko dagoenez, parrokiara joan beharrean auzoan meza ematen hasi ziren. Meza ostean auzokideak batu eta bizitza soziala ere egiten zen", azaldu du Inma Biritxinaga orozketarrak. Koronabirusaren krisiak eta jesuiten agurrak meza bertan behera uztea eragin dute. Jesuitek hainbat urtean egindako lan hori eskertu guran, azken urteetan Orozketan meza eman duen Jaime Urigoitia omendu zuten auzokideek ekainaren 21ean. Aita Zabalak ere urte askoan meza eman zuen auzoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!