Iurretan dirulaguntzak emango zaizkie autonomoei eta mikroenpresei

Anboto 2020ko uzt. 7a, 10:00

Iurretako Udalak 75.000 euro gorde ditu autonomiei eta mikroenpresei laguntzeko. COVID-19 birusak sortutako pandemiak eragindako zailtasun ekonomikoei aurre egite laguntzeko bideratuko dira laguntza, eta, "bide batez, herriko jarduera ekonomikoari eusten laguntzeko", ohar batean azaldu dutenez. Eskaria egiteko epea uztailaren 27an amaituko da.

Dirlaguntza hau txikikazko merkataritzari, ostalaritzako establezimenduei, autonomoei eta
mikroenpresei (10 langile edo gutxiagoko enpresak edozein forma juridiko dutela ere) zuzenduta dago. Konfinamentu garaian jarduera utzi zutenek edota apirileko
fakturazioa, 2019ko urtarriletik martxora bitarteko hiruhilekoko hileko batez bestekoarekin
alderatuta, %75 murriztu duten zenbait zerbitzu profesionalek ere egin dezakete eskaria. Laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira: 600 euro jarduera amaitu dela egiaztatzen duten establezimenduentzat, eta 400 euro fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela egiaztatzen dutenentzat.

Udal arduradunek nabarmendu dutenez, laguntza bakarra emango da onuradun bakoitzeko, "aurrez ezarritako mugekin".

Iurretako Udalak ordainketa bakarra egingo du, osotasunean, diru-laguntza emateko ebazpena eman eta gehienez ere hilabeteko epean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 27an bukatuko da. Potsak 75.000 euro izango ditu, gehienez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!