Ur txorrotak eta Nagusien Egoitza zabaldu dituzte Iurretan

Aitziber Basauri 2020ko uzt. 1a, 16:28

Gaurtik aurrera zabalik daude berriro Iurretako Askondo kaleko ur txorrotak, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Espazioa erabiltzerako orduan "arduraz jokatzeko"eskatu du Iurretako Udalak, "erabilera, edukiera eta distantzia neurriak bete ahal izateko jarritako abisuak errespetatuz".

Gehienez bederatzi pertsona egon daitezke, aldi berean, eta,  segurtasun-distantziak mantendu behar dira. Gaineratu dutenez, oinetakoak eraman behar dira eta adierazitako sarrera- eta irteera-sarbideak erabili ere bai. Horrez gain, gehieneko iraupen-denbora bat zehaztu dute: zurrusta-ziklo bat. Amaitu ondoren, irten eta berriz sartu beharko da,  edukiera errespetatuz.

Espazioa egokituta zabaldu dute Nagusien Egoitza

Nagusien Egoitza ere ireki dute gaur, segurtasun-distantziari eusteko espazioa egokitu ondoren. Era berean, edukiera mugatu dute eta zenbait neurri hartu dira, azaldu dutenez, " espazioaren erabilera behar bezalako bermeekin bermatzeko".

Bestalde, Herri Biblioteka, eskola-esparruetako aisialdirako espazioak eta frontoia zabalik daude duela egun batzuetatik hona. Denetan, jarritako neurriak betetzea eskatu dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!