Gauetan itxita egongo da Iurretako Amilburu kaleko lurpeko pasabidea

Anboto 2020ko eka. 24a, 11:13

N-634 errepidea gurutzatzeko pasabide horretan dauden igogailuak kendu egingo ditu Iurretako Udalak, irisgarritasuna "bermatuta" dagoela iritzita. Era berean, Amilburuko lurpeko pasabidea egunez bakarrik egongo da zabalik, ikastetxeetako ikasleek, behar izanez gero, erabiltzeko aukera izan dezaten. Hartara, eskola-ibilbide segurua mantentzeko. 

Gauetan itxita egongo da Amilburuko lurpeko pasabidea. Udal arduradunek azaldu dutenez, " gauetan Udaltzaingo zerbitzurik ez dagoela kontutan hartuta, pasabide hori puntu beltza izan daiteke, une honetan oso  gutxi erabiltzen delako". Segurtasuna bermatzeko aukerarik ez dagoelako pasabidea iixtea erabaki du udalak.

Bestalde, Bidebarrieta kalea birmoldatu ondoren, N-634 errepidea "segurtasunez igarotzeko" irisgarritasuna bermatuta dagoela uste du Iurretako Udalak. Horregaitik errepidea gurutzatzeko pasabidearen alde bakoitzean dauden igogailuak kendu egingo dituzte. 2011. urtean jarri zituzten igogailu horiek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!