Auto bat errepidetik irten da Orozketa inguruko baso bide batean eta gidaria ospitalera eraman dute

Anboto 2020ko eka. 21a, 09:34
Autoa egoera txarrean geratu da (Argazkiak: @BomberosIurreta)

Goizaldeko 05:10 inguruan gertatu da istripua.

Baso bide batean jazo da, Iurretako Orozketa auzoko lurretan. Gidaria bakarrik zihoan autoan. Istripuaren ondorioz gidaria auto barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzako iturrien esanetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!