Hezkuntzagatiko gastuei aurre egiteko diru-laguntzetara 12.000 euro bideratuko ditu Iurretako Udalak

Aitziber Basauri 2020ko eka. 16a, 17:00

2019/2020 ikasturteko hezkuntzagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Iurretako Udalak. Herriko familiei ardurapean dituzten seme-alaben edo adingabeen hezkuntzako gastu orokorretarako diru-laguntzak bideratzeko 12.000 euroko atala lotu dute udal arduradunek.

Honako tarteak zehaztu dira: Haurreskola (100 euro), Haur Hezkuntza (20 euro), LHko 1. eta 4. maila bitartean (30 euro), LHko 5. eta 6. mailak (45 euro) eta DBHko 1. eta 4. maila bitartea (75 euro). Diru-laguntzak orokorrak izango direnez, onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean.

Eskabidea hezkuntzalaguntza@iurreta.eus helbide elektronikora bidali beharko da edo bestela Herritarrendako Arreta Zerbitzuan (HAZ) ere aurkeztu daiteke. Bizikidetza-unitate bakoitzeko eskaera bakarra tramitatu ahal izango da. HAZn eskuratu daiteke eskabidea edo www.iurreta.eus webgunean. Udalak eskaerak online bideratzea
gomendatu du, gende-pilaketak ekiditzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!