Integrazioa eta kulturaniztasuna sustatzea ere badute helburu ekimenren antolatzaileek. "Hori dela eta jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte, eta arlo askotan egiten ari diren ahaleginen ondorioa dela uste dugu", azaldu dutenez Betalde, .Iraia Okina ilustratzailearen elkarlana nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, sortutako material guztia (oinarriak, liburuxka eta kartelak) berak egindako irudiez osotu dute, argitu dutenez.
Iurretako Udalak 1.950 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak prestatu dituzte, eta, gazte eta helduen artean liburu bonoak eman dituzte, sari moduan. Haur eta gaztetxoen kategorietan partehartzaile guztieei esker oneko opari bat banatu du udalak, "beraien ahalegina saritzeko asmoz". 17 urte hauetan saritutako lanak 17 liburuxkatan argitaratu dira, "sormena eta literatura herritar guztion esku jarriaz", antolatzailleek azaldu dutenez. Herri Bibliotekan eskuratu daitezke liburuxka horiek doan.