San Juan surik ez da ospatuko Iurretan

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 15a, 10:38

Aitte San Migel Iurretako Jai Batzordeak jakitera eman duenez, aurten ez da San Juan surik ospatuko. 

Bizi dugun egoera dela eta, aurtengo San Juanetako su eta ekintzak ez antolatzea erabaki du Iurretako Jai Batzordeak. "Herritarren osasun baldintzak bermatzea ezinezkoa egiten zaigunez, denon osasunaren alde ez dugu ezer antolatuko", azaldu dute.

Hala ere, herritarrei gonbidapena luzatu diete norberak nahi duen tokian San Juan bezperako kantua abesteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!