Iurreta Plazaratuk jardunari ekin dio ostera ere. Hain zuzen ere, bertso saioa prestatu dute ekainaren 20rako. 19:00etan izango da, Iurretako plazan. Koronabirusak eragindako egoerari egokitutako neurriak ezarri dituzte antolatzaileek: ikusle bakoitzak bere maskara eraman beharko du, saioa aulkietan jesarrita jarraitu beharko dute, eta aulki hauek ezingo dira tokiz aldatu.