Iurretako Olaburu kalea itxura berrituta

Aitziber Basauri 2020ko mai. 29a, 11:42

Amaitu dituzte Iurretako Olaburu kaleko hobetze lanak. Guztira 150 metro dituen bidegorri berria sortu dute, eta Bidebarrieta kaleko bidegorria  Olaburu frontoia, Etxego eta eskola ingurua batzen dituen oinezkoentzako gunearekin lotu dute. Larrakozelai futbol zelairaino iristen den Olaburuko bidegorria ere lotu dute lan hauekin .

Olaburu burua noranzko bakarrekoa da, orain. Eta, espaloitik gertuen dagoen errepide zatian egokitu dute 2,5 metroko zabalera duen bidegorri berria. Modu horretan, bizikleta-errei berria, Montoiko zubitik hasi, eta, Askondo eta Herritarren Arretarako Zerbitzura (HAZ) heltzen den bidegorriagaz lotu dute, batetik. Bestetik, Bidebarrieta (N-634 errepidean egokitu dena) kaleko bizikletentzako erreiagaz. Elizalde eta Etxego ingururaino doa hori. Aste  honetan amaitu dituzten lanokin Larrakozelai futbol zelairano doan Olaburuko bidegorria ere lotuta geratu da.

Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azpimarratu duenez, "helburua mugikortasun iraunkorra
eta segurtasuna sustatzea da, jende askok bizikleta erabiltzen duen eremu batean. Frontoira, futbol zelaira edo institutura joaten dira diten gazte askoren kasua da hori. Horregatik,
garrantzitsua iruditzen zaigu eremu horretan beharrezko azpiegitura jartzea eta
Iurretako bizikleta-bidea hobetzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!