Eskaerak aldez aurretik planifikatzeko herri bibliotekaren bilduman zer dagoen ikusteko aukera dute herritarrek, eta libre dagoen edo ez jakiteko aukera izango dute.
Telefonoz (94 681 27 26) , Whatsapp bidez (688 86 37 36) edo postaz (biblioteka@iurreta.eus) egin daitezke maileguak.Baita online katalogotik ere bai. Eskaerak Ibarretxe kultur etxeko atean jasoko dira, heltzean deitu eta eskatutako emateko jaitsiko dira. Itzulketak, berriz, buzoian utzi beharko dira.
Astelehenetik barikura eskainiko da zerbitzua, goizez, 10:00etatik 13:00era. Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara ere bai.