Iurretako Maiztegi eskolako kanpo itxitura eta sarbideak berriztuko dituzte

Aitziber Basauri 2020ko mai. 25a, 17:30

Maiztegi herri eskolaren inguruan irisgarritasuna eta kanpoko itxiturak hobetze aldera gauzatuko ditu lan hauek Iurretako Udalak. Kanpoko itxitura berriekin ikastetxeak esparru propioa izatea lortu gura dute.  Bi sarrera egongo dira, idazkaritzatik eragiteko moduko bideo-atezain baten bitartez kontrolatuak.

Bestalde, beheko sarbideko eskailera gaur egungo irisgarritasun araudira egokitutako arrapalengatik ordezkatuko dute. Lan horren barruan euri-urak sareten bidez bildu eta kanalizatuko dira, eta saretak lehendik dagoen hustuketa-instalazioarekin lotuko dira. Era berean, patioa zeharkatzen duen linea elektrikoa kendu egingo dute, lur azpiko kanalizazio batengatik ordezkatuz.

Hilabete eta erdi luzatuko diren lan hauek aste honetan hasiko dituzte, 69.081 euroko aurrekontuagaz. Iñaki Tororikaguena alkateak ohar batean azadu duenez, "oso garrantzitsua da da eskola eremuaren irisgarritasuna bermatzea eta erabiltzaile guztientzako sarbide seguruak eskaintzea". Gaineratu du, udan ere Maiztegiko inbertsio-programarekin jarraitu dutela, eskola publikoa "gune modernoa, irisgarria eta segurua" izan dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!