Berriro erabiltzeko maskara higienikoak egiteko boluntario bila hasi dira Iurretan

Aitziber Basauri 2020ko mai. 20a, 11:50

Iurretako Udalak berriro erabiltzeko maskara higienikoak banatu gura ditu herritarren artean. Horretarako josteko makina duten eta josten dakiten boluntarioak behar ditu, "etxeetan maskara horiek modu altruistan egiteko". Sortaka banatuko dute horretarako beharrezkoa den materiala.

COVID-19ak eragindako gaitza transmititzeko arriskua murritzeko eta kutsadurak saihesteko helburuagaz ipini gura dute martxan ekimena. Ahoa, sudarra eta kokotsa estaliko duten maskara higienikoak egin eta banatu gura dituzte.

Maskarak egiteko piezak markatuta egongo dira, nola josi argi zehaztuta. Era berean, tutoretza bideo bat bidaliko dute, maskarak egiteko argibideekin. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek. Ekimen honi buruzko informazio gehiago gura dutenek edota laguntzeko prest daudenek honako telefono zenbaki honetara deitu dezakete, goizez: 94 621 53 72. Posta elektronikoa ere erabili daiteke: gizarte-ongizate@iurreta.eus

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!