130.000 euro inbertitu gura ditu Iurretako Udal Gobernuak, "krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko"

Aitziber Basauri 2020ko mai. 18a, 14:09

Hiru alor nagusitan banatuta, 10 neurri proposatu ditu Iurretako Gobernu Taldeak, "COVID-19ak eragindako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko". Horretarako, 130.000 euroko aurrekontua proposatu du. 

Merkataritzagaz eta ostalaritzagaz lotutakoak dira gehienak. Hala ere, kultur arloan eta gizarte arloan ere proposatu dituzte neurriak. Honako hauek dira hartu gura dituzten neurriak zerrendatuta:

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko

  • Ostalaritza-establezimendu, merkataritza autonomo eta jarduera/helbide fiskala Iurreta duten eta jendearentzat irekita dauden establezimenduei laguntzeko 75.000 euro bideratuko dira, itxita edo irekita egon eta %75eko murrizketa izan dutenak. Gehienez 600 euroko laguntza emango da, bakoitzeko.
  • Terrazako tasen birkalkulua egitea proposatu da, jarduera nahitaez uzteagatik erabili ezin izan diren ostalaritzako establezimenduentzat.
  • Zaborraren gaineko tasa berriro kalkulatzea proposatu da, hiruhilekoa jarduerarik gabeko lokal gisa, alarmaren ondorioz itxita egon diren ostalaritzako establezimenduetarako.
  • Ekainean tokiko merkataritza- eta ostalaritza-jarduerak sustatzen hastea proposatu dute, eta horretarako erosketa-bonuak jaulkitzeko kanpaina bi egingo dira (28.000 euro aurrekontuagaz), bat uda aurretik eta beste bat ondoren.

Premia gehien dute familiei laguntzeko

  • Durangoko Mankomunitatearen eta Eusko Jaurlaritzaren gizarte-larrialdietarako laguntzak handitu dira.
  • JAEDeri 9.000 euro gehituko zaio diru-atala, premia gehien dute Iurretako familiei laguntzeko. Urtero ematen zaion diru-laguntza osatuko da horrela. Oinarrizko gastuei aurre egiteko 15.000 euro bideratuko dira.
  • Gainerako tasa eta zergen kobrantza etenda dago alarma-egoera amaitu arte. Hura
    bukatutakoan, ordaintzeko epe berria hasiko da, malgutasunez betetzeko. Hori kontuan
    hartuta, udal konpetentziko zerga-erroldak irailean onartzea eta urria/azaroa bitartean
    ordaintzea, beti ere malgutazunez, araudiak uzten digunaren barruan.
  •  Hezkuntzaren ondoriozko gastuetarako laguntzen presazko tramitazioa (12.000  euro) egitea.
  • Nolanahi ere, administrazio guztien neurri eta laguntzak aztertuko dira, beharrezkoa bada tokian tokiko laguntzekin osatzeko.

Ikastaroak eta kultur tailerrak

  •  Udalak matrikulen zati proportzionala itzuliko du edo ez du kobratuko Kultur etxeak jarduerarik eman ez duen bitartean. Itzulketa hori, hala bada, alarma-egoera bukatutakoan etaudal zerbitzuek normaltasuna berreskuratu dutenean eginen da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!