[BIDEOA] Osakidetzako helikopteroak Iurretan lur hartu eta Gurutzetako ospitalera eraman du gizonezko bat

Anboto 2020ko mai. 12a, 19:44

SOS Deiak-ek jasotako dei bati erantzunez bertaratu da helikopteroa.

18:00 inguruan, Iurretan gizonezko bat gaizki aurkitzen zela esanez, larrialdi dei bat jaso dute SOS Deiak-en, Ertzaintzako iturrien arabera. Anbulantzia bat bertaratu da gizona artatzera. Bitartean Osakidetzako helikoptero batek herriguneko tuneletik plazara bidean dagoen aparkalekuan lur hartu du. Gizonezkoa bertara igo eta Gurutzetako ospitalera eraman dute 19:00 inguruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!