"Apurka-apurka martxa hartzen eta disfrutatzen hasi gara"

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 11a, 10:32

Joan zen astetik udalerriko mugetatik kanpo entrenatzeko aukera dute Durangaldeko kirolari profesionalek, eta horietako bat June Arbeo (Iurreta) korrikalaria da. 

Hala ere, Arbeok ANBOTOri aitortu dionez, lehen ez bezala orain entrenamendu "gehienak" Iurretan egin ditu. "Orozketan bizi naiz, eta hemen ez daukagu ordutegirik irtetzeko eta gainera, hainbat bide ditugu entrenatu ahal izateko. Konfinamenduaren aurretik gehiago entrenatzen nuen Durangon, bidegorrian eta pista inguruan. Baina jakinda jende pilla bat ibiltzen dela toki horietan, beste ibilbide batzuk egiten nabil", esan du Arbeok.

Bestade, joan zen astetik konfinamendua "eramangarriago" egiten ari zaiola aitortu du. "Egia esan entrenamenduak kalean egitea izugarri igartzen da, dena eramangarriago egiten da. Gainera, apurka-apurka  martxa hartzen eta disfrutatzen hasi gara", bukatu du korrikalariak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!