"Eskatzaileei, beraien nahietara egokitzen den elkarrizketa baten ondoren, eskaturikoa etxera eramango diegu. Material ezberdinak eskatu ahal izango dira: liburuak, aldizkariak, pelikulak…", argitu dute Iurretako bibliotekako iturriek. "Itzulketa egiteko eta dokumentu berriak hartzeko, berriz ere Bibliotekarekin harremanetan jarri beharko dira". Eskaeren banaketak astean behin egingo dituzte, udal langileen bitartez eta osasun erakundeek gomendaturiko babes neurriak hartuta.
Eskaerarako baldintzak:
- Iurretan erroldatuta egotea
- Eskatzaileek ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute egoera berezian daudela frogatzeko (70 urtetik gorakoak, arrisku taldekoak edo mugikortasun zailtasunak dituztela frogatzeko)
Liburuak eta bestelako materiala eskatzeko bideak:
- Telefonoa: 94 681 27 26 (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 bitartean)
- Helbide elektronikoa: biblioteka@iurreta.eus
- Katalogoan eskuragarri dagoena ikusteko bidea: http://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9259/IDee4e4f4d/NT2?ACC=111&LANG=eu-ES
- E-reader direlako gailuak ere eskuragarri daude. Bestalde, momentuz ezinezkoa da Liburutegien Arteko Mailegu Zerbitzua eskaintzea
LIBURUEN BERROGEIALDIA: Itzulketak, buzoian
Bestalde, etxean mailegatuta dauden liburuak itzultzeko eskaria egin du bibliotekak. Eraikinaren kanpoaldean kutxa bat ipini dute herritarrek han sartu ditzaten pandemia iritsi baino lehen mailegatuta zituzten liburuak. "Bibliotekaren irekiera prestatzen gabiltza eta horretarako ezinbestekoa da gure bilduma ere modu seguruan eskaintzea". Erabiltzaileei eskatu die etxean maileguan hartuta duten materiala bertan uzteko. Itzulitako dokumentuak berrogeialdian ipini gura dituzte.