Lasterketa Askondo kaletik irtengo da, 12:30ean, eta antolatzaileek arropa morez jantzita joatera deitu dute. Guztira, 1.600 metro egingo dituzte korrika. Lasterketa hasi aurretik, ibilbidean zehar manifestazio-martxa ere egingo dute Anderebide elkarteak deituta, berdintasunaren aldeko aldarria ozenago entzun dadin. Lasterketa amaituta, adierazpen instituzionala irakurriko dute, eta txistor dastaketa egongo da.