Urte berriko susperraldiak Ohorezko Mailako zulotik atera du Iurretako

Joseba Derteano 2020ko ots. 21a, 14:00

Iurretako Ohorezko Mailako goiko postuetan ibiltzera ohituta zegoen azken denboraldietan, baina aurten mailari eustea dute zeregin nagusia. Denbora luzean sailkapeneko zuloan egon eta gero, urte berriagaz batera emaitzak heltzen hasi dira eta gora egin du.

2020an ez daki galtzea zer den. Hiru garaipenegaz hasi zuen urtea (Galdakao, Sondika eta Gatikaren aurka) eta joan zen astean bana berdindu zuen Elorrioren aurkako derbian. 2019a berdinketa bategaz amaitu zuela kontuan hartuta, iurretarrek bost jardunaldiko bolada ona izan dute. Jokalari erdiak berriak dira aurten, eta hori da lehenengo itzuli kaskarraren arrazoietariko bat. Baina zorte txarra izan dutela ere uste du Jon Gurutz Vazquez entrenatzaileak. Izan ere, irabazten zihoazen lau partidu luzapenean berdindu dizkiete. Horixe gertatu zen Elorrioren kontrako derbian ere; 0-1 irabazten zihoazen eta ia luzapenean jaso zuten gola.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!