Txirrindulari bat hil da Iurretako Maspe kalean

Anboto 2020ko ots. 14a, 20:03

Ertzaintzak dioenez, 73 urteko gizonari gertatutakoa aztertzen ari dira.

18:00 inguruan bizikletan zihoan 73 urteko gizona hil egin da Iurretako Maspe kalean. Ertzaintzak dioenez ikertzen ari dira osasun arazo batengatik edo beste arrazoiren bategatik hil den. Osasun zerbitzuak berehala joan dira txirrindularia artatzera, baina ezin izan dute ezer egin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!