Elixaldeko jolasgunea berritu dute Iurretan

Anboto 2020ko ots. 4a, 11:46

Elixaldeko jolasguneko zorua eta jolasak berritzeko 9.700 euroko inbertsioa egin du Iurretako Udalak.

Joan zen abenduan Amilburuko jolasgunea ere berritu zuten, udal ordezkariek azaldu dutenez. Horretarako 71.000 euro erabili zituzten. Izan ere, erabat eraberritu zuten ingurua eta zortzi jolas berri jarri zituzten. Aurretik, Maiztegi eskolako jolasgunean jolas berri bi jarri zituen udalak, eta zoru berria ipini zuen. Udako oporraldia aprobetxatu zuten lan horiek egiteko eta 17. 300 euroko aurrekontua izan zuten.

Udal arduradunek jakin eragin dutenez, herriko jolasguneen konponketa lanekin jarraituko dute datozen hilabeteetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!