Garaizar, Iturburu eta Amatza auzoetan arituko dira lehenengo. Ondoren, 18:30ak inguruan, plazara hurbilduko dira berriro, eta herrigunean zehar abestuko dituzte koplak. Azken urteetan lez, 30 bat lagun batuko dira kaleko bazterrak berotzeko asmoz, eta hainbat gunetan egingo dituzte geldialdiak. Batutako dirua pentsiodunei emango diete.