Kale-izendegiaren plakak berritu dituzte Iurretan

Anboto 2020ko urt. 31a, 13:27

Guztira kale izendegiaren 30 plaka berritu ditu Iurretako Udalak eta horretarako 7.300 euro erabili ditu. 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan batutako  proposamena izan zen kale-izendegia berriztatzea.

Hartara, plaken irudia berritu eta eguneratu dute, udal arduradunek ohar batean azaldu dutenez. Horretarako egungo kolore eta letra mota korporatiboa erabili dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!