6 herrialde eta 30 mendi berri izango ditu Iurretako Zaldai mendi taldearen aurtengo erronkak

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 22a, 15:24

Iurretako Zaldai mendi taldeak 2020 honetarako Mendi Erronka berria ipini du martxan. 18 urtetik gorakoek zerrendan ageri diren 10 mendi igo beharko dituzte urte osoan zehar (gutxienez), eta 5 herrialde bisitatu beharko dituzte. Erronkan izena emateko epea zabalik dago www.zaldaimenditaldea.org atarian. Abenduaren 31ra arteko luzatuko da erronka

"Bazkide zein ez bazkide" eta adin tarte "guztietara" zabalik dagoen Mendi Erronka aurkeztu du aurten ere Iurretako Zaldai mendi taldeak. Mendiak "oinez, korrika edo bizikletan" igo ahalko dituzte bertan inskribatzen direnek. Adinaren araberako baldintzak honakoak dira.

18 urtetik beherakoek markatutako 30 mendietatik 5 igo beharko dituzte gutxienez, eta hiru herrialde desberdin bisitatu beharko dituzte. (10 urtetik beherakoen kasuan balekotzat joko dituzte tontorrean buzoia duen Euskal Herriko edozein mendi ere igotzea). 18 urtetik gorakoek ordea, esfortzu bikoitza egin beharko dute. 10 mendi tontorretara igo beharko dira, gutxienez, 5 herrialde desberdin zapalduta. Erronkaren helburu modura "Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desberdinak ezagutzea" ipini dute.

Tontorra igo dela erakutsi ahal izateko, mendizaleak Zaldai Mendi Taldeak bere web orrian duen atalean ipini beharko du argazkia. Azaldu dute argazkiak ezingo direla e-mailez edo WhatsApp mezularitzaz bidali. 

MENDIEN ZERRENDA HERRIALDEKA

ARABA

  • Aitzandia / Olano (1.083 metro)
  • Berretin (1.221 metro)
  • Repico (1.188 metro)
  • Cervera (1.385 metro)
  • Murube (1.129 metro)

BIZKAIA

  • Eretza (887 metro)
  • Zalama (1.343 metro)
  • Ipargorta (1.235 metro)
  • Oiz (1.026 metro)
  • Gallanda (524 metro)

GIPUZKOA

  • Elorreta (1.141 metro)
  • Andarto (1.074 metro)
  • Patrinaitz / Artzanasi (1.217 metro)
  • Zabalaitz (866 metro)
  • Arbelo (1.332 metro)

LAPURDI, NAFARROA BEHEREA ETA ZUBEROA

  • Errozate (1.345 metro)
  • Arranomendi (Mondarrain) (749 metro)
  • Lindus (1.218 metro)
  • Lakhura (1.877 metro)
  • Adartza (1.250 metro)

NAFARROA GARAIA

  • Abodi (1.531 metro)
  • Maiza (1.182 metro)
  • Bizkailuz (1.308 metro)
  • Idoia (1.057 metro)
  • Txurregi (1.128 metro)

PIRINIOAK

  • Achar de Alano (2.078 metro)
  • Collarada (2.883 metro)
  • Gran Facha (3.005 metro)
  • Cilindro de Marbore (3.325 metro)
  • La Munia (3.132 metro)

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!