Barikuan emango diote hasiera Iurretako Antzerkia Bultzatuz zikloari, Rita antzezlanarekin

Aritz Maldonado 2020ko urt. 14a, 12:25
Charo Fradejas, Pilar Jimenez eta Zorione Fundazuri

Seigarren urtez, Iurretako Udalak eta Anderebide elkarteak elkarlanean antolatu dute antzerki jaialdia. Zazpi antzezlan eskainiko dira ekainera bitartean Ibarretxe kultur etxeko aretoan.

"Ibarretxeko kultur eskaintza osatzea gura dugu antzerki sorta honekin" azaldu du Pili Jimenez kultur teknikariak aurkezpenean. Jada Iurretan erroturik dagoen Kalez Kale kaleko antzerki jaialdiak bezala, herritarren artean antzerkia sustatzea gura du jaialdi honek ere.

Rita antzezlanarekin emango zaio hasiera jaialdiari. Txalo konpainiaren obra honetan, Frank (Joseba Apaolaza) eta Rita (Aitziber Garmendia) dira protagonistak. Lehena, unibertsitateko irakaslea da; Rita ostera, ile-apaintzailea da. Honen agerpenak Franken bizitzan eragingo duen aldaketa kontatuko du Begoña Bilbaok zuzenduriko lan hau. 

Antzezlan guztietarako sarrera doakoa izango da, aurretik, gonbidapena eskatu beharko da, baina. Kultur etxean eskuratu ahalko dira gonbidapenak.

Antzerkia Bultzatuz 2020

- Urtarrilak 17, 19:00etan, Rita (Helduentzako, gazteleraz)

- Otsailak 14, 17:00etan, Mari Errauskin (Haurrentzako, euskaraz)

- Otsailak 21, 19:00etan, Pronoia (Helduentzako, gazteleraz)

- Martxoak 6, 17:00etan, Meri, Mari eta Lari (Haurrentzako, euskaraz)

- Martxoak 13, 19:00etan, Es Cupido amor (Helduentzako, gazteleraz)

- Maiatzak 15, 19:00etan, Un reventón inesperado (Helduentzako, gazteleraz)

- Ekainak 5, 17:00etan, Gurpilak (Haurrentzako, euskaraz)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!