"Australiako sute txiki baten erditik pasatu ginen autoz; helikopteroak ere ikusi ditut ura botatzen"

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 14a, 11:27
Argazkia: Valley_Guy (Creative Commons)

Iraia Derteano iurretarra Australian dago 'au pair' lanetan. Azken boladan herrialdean sarraskia eragin duten suteen lekukotza eman dio ANBOTOri. Dioenez, "oso grabea" da egoera. "Australiar asko haserre daude lehen ministroagaz. Suteek iraun bitartean Hawaiin egon da oporretan"

"Queensland estatuan geundela, sute txiki baten erditik pasatu ginen. Poliziak autoa geldiarazi zigun lehenik. Gero, bidea jarraitzen utzi ziguten. Helikopteroak ere ikusi ditut ura botatzen", dio Iraia Derteanok.

Azken hilabeteak Australian pasatzen ari da gazte iurretarra. Herrialdeko iparraldean dago, Darwin hirian, bertako familia bateko umeak zaintzen. Dioenez, Australiako iparraldean egoera ez da hain larria, "klima tropikalagoa" delako, baina igartzen da herritarren kezka eta haserrea.

"Dendara sartu eta zerbait erostean, suteen aurkako dohaintzarik egin gura ote duzun galdetzen dizute. Gainera, herritar asko haserre daude lehen ministroarekin. Suteek iraun bitartean Hawaiin oporretan egon da oporretan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!