Iurretako Etxego gaztelekuan datozen hilabeteerako jardurak lotu dituzte

Aitziber Basauri 2020ko urt. 14a, 10:19

Pyssla tailerra eta pizzak prestatzeko sukaldaritza ikastaroa egingo  dute, urtarrilean, Etxego gaztelekuan. Ostiralero egongo da zabalik Etxego, 17:00etatik 20:30era.

IU Programaren barruan, datorren hiru hilabeterako egitaraua lotu dute Etxego gaztelekuan. Barikuan, urtarrilaren 17an, egingo dute pizzak egiteko sukaldaritza ikastaroa, eta, urtarrilaren 24an, Pyssla tailerrean parte hartzeko aukera eskainiko dute. Urtarrileko azken barikurako zine emanaldia euskaraz prestatu dute.

Otsailerako, Etxego diseinatzeko tailerra eta San Blas opilak prestatzeko sukaldaritza ikastaroa antolatu dituzte. Futbolin txapelketa eta zine emanaldia ere egingo dira. Martxorako krepak egiteko ikastaroa  eta serpentina ontzien tailerra prestatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!